XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

55.- Komunidadeko bilerak, etxeko bizitza ta eginkizunetan denak parte hartzen duten seinale dira.

Hauen bitartez, komunidade barruko bizitzan nahiz apostoladutzan ze jokabide segi, alkarren artean erabakiko dute, lehen hartutako erabakiak nola bete diren ikusiko dute, egokiak diren ala ez aztertuko.

Komunidade bakoitzak bere KONTSEJUA du.

Txikietan danak kontsejuko dira.

NAGUSIAK bere anaien eta komunidadearen serbitzuan erabiliko du agintea.

Komunidadearen helburua hobeto betetzeko, denen kolaborazioa biltzen ahaleginduko da, ta horrela, bere batasuna lortuko du.

Anaiak alkarrizketara deituaz, etxeko alkar bizitzari arnasa ematen dio, honela Jaunaren izenean bildu direnen familia izan dadin.